“Kale Nagusian hain emaitza onak ematen ari zaigun SmartKalea hautatu dugu Altza auzoan gauza bera egiteko, herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duen proiektu berritzailea izateagatik”, adierazi zuen Ernesto Gascok, Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak. “Alde Zaharrean, saltokiek proiektuan modu aktiboan parte hartzea eta inplikatzea azpimarratzen dute; horrela, lankidetza publiko-pribatuko eredu berria sortu ahal izan baita, eta horrek maila berezia eman die kale horretako saltokiei. Baliabide teknologiko ezberdinak eskaini zaizkie, eta, horiei esker, negozioen kudeaketa hobetu dute”, nabarmendu zuen Gascok. Halaber, gogoratu nahi izan zuen SmarKalea proiektua egin nahi dela Gipuzkoako beste udalerri batzuetan.
Bestalde, Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko diputatua den Marisol Garmendiak jarduera Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2015-2019 Kudeaketa Plan Estrategikoan kokatu zuen; izan ere, foru gobernuaren asmoa da Gipuzkoako herritarren aurrean zenbait proiektu estrategiko aurkeztea lehentasunezko jarduera moduan, eta horien artean aurkitzen da Pasaialdea eraberritzea. Zehazki, Garmendiak ondorengoa adierazi zuen: “egungo foru gobernuaren nahia da programa oso bat garatzea, epe labur eta ertainera bultzatze aldera hondatutako hiriguneetako jarduera komertziala eta horien eta ekipamenduen birgaitzea eta berreskuratzea, Pasaialdeako herritarren premiei erantzunez, biztanleriaren lurralde-garapena eta ongizatea lortzen laguntzeko, gune horretako ekonomia, hirigintza, gizartea eta kultura birsortzeko helburu orokorraren barnean”. Garmendiak baita ere azpimarratu nahi izan zuen “Donostiak asko duela esateko Pasaialdearen eraberritze osoan, bai partekatzen duen lurraldearengatik, baita hazkunde ekonomikorako, gizarte-kohesiorako eta kultura eta turismo arloko sustapenerako Pasaiako badiaren inguruneko herritar guztien onerako elkarrekin abian jar ditzakegun proiektu eta aukera ezberdinengatik ere".
Donostiako Alde Zaharreko Kale Nagusian 2014an abian jarritako SmartKalea hiriko beste gune batzuetara eta beste udalerri batzuetara hedatzeko asmoarekin sortu zen. Proiektuaren helburu nagusia da ingurumen-arloko iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea eta gardentasuna sustatzea, puntako teknologia erabiliaz. Horretarako, ondorengo jarduera-eremuak definitu zituzten:
1.- Energia Eraginkortasuna eta IKTeak negozioetan eta etxebizitzetan: Kontsumo energetikoak eta urarenak monitorizatzeko gailuak. Aholkularitza energia aurrezteko neurriekin. Energiaren erabileraren inguruan sentsibilizatzea. Kalean kokatutako negozioentzat prestakuntza eta IKTeak ezartzea.
2.- Kaleko azpiegituren iraunkortasuna: Argiteria Publiko Adimentsuaren Sistema. Oinezkoen mugikortasuna: pertsonak zenbatzea kaleetan eta saltokien barruan, pertsonen tracking-a kalean zehar. Bestelako proiektuak: WiFi konektibitatea, mugikortasuna/logistika/segurtasuna, e.a.
3.- Informazioaren Integraziorako Smart Plataforma eta Proiektuaren Adierazleak: kaleko datuak monitorizatzea, eta, eguraldiari buruzko informazioarekin eta hiriko ekitaldi edo emanaldiekin batera, hiriarentzat, udalerri mailan nahiz enpresei eta herritarrei begira, balio erantsia duten adierazleak ateratzea.
Hauek dira SmartKalearen helburuak:
Parte-hartzaileek onura hauek izango dituzte:
- Saltokiak/ostalaritza: kaleko sustapena/bistaratzea, marketinga.
-Kolaboratzaile teknologikoak: kanpoko proiekzioa, produktuen/zerbitzuen erakusleihoa.