Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2019 ABE 12

DONOSTIA TASA TURISTIKOA EZARTZEAREN ALDE

Ernesto Gasco, concejal de Turismo e Isabel Aguirrezabala, directora de San Sebastián Turismo

Ernesto Gasco, concejal de Turismo e Isabel Aguirrezabala, directora de San Sebastián Turismo

Turismo tasa bat ezartzeko bideari ekin dio Donostiak, eta, hala, horrelako zerga bat sortu duen lehen euskal udalerria izango da.

Donostiako Udaleko Turismo zinegotzi Ernesto Gasco sozialistak adierazi duenez, “atzo, Gasteizen izan zen Euskadiko Turismo Mahaian, Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen ez zuela horrelako tasarik aplikatuko Euskal Autonomia Erkidego osoan, nahiz eta ez duen eragotziko horrelako zerga bat ezarri nahi duten udalerriek halako bat ezartzerik. Donostiak beti adierazi izan du ezaugarri horietako tasa bat onartzeko borondatea, bildutako dirua hiriaren onuran erabiltzeko.”

Gascok adierazi duenez, “Donostia Euskadiko turismoaren hiriburua da, eta bisitari kopuruak nabarmen egin du gora azken urteotan. Zentzuduna da, beste turismo leku batzuetan gertatzen den bezala, tasa bat sortzea, hiriaren beraren onuragarri”.

Donostian tasa hau sortzeko bi bide aztertu behar dituzte:

1. Udal ordenantza bat, tasa hau zerbitzu emate moduan jasotzen duena. Turismoan diharduten jarduera guztiak arautzeko aukera ematen du, apartamentu turistikoak barne. Kasu honetan, diru bilketa osoa Udalarena izango litzateke.

2. Gipuzkoako Batzar Nagusietan EJZaren (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga) edo OHZren (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga) gaineko errekargua dakarren akordio baten bidez. Kasu horretan, foru arau bidez, urtean milioi bat euro baino gehiago aitortzen duten enpresek baino ez lukete ordainduko zerga, zerga betebehar hori ez duten jarduerak kanpoan utzita. Hau da, ez litzateke sektorearen erregulazio osoa izango eta diru bilketa ere ez litzateke % 100 udalarena izango.

“Bi aukeretan lan egingo dugu”, esan du Ernesto Gascok, “ordenantzaren aldekoagoak bagara ere, jarduera guztiak arautuko bailituzke eta diru bilketa udalak kontrolatuko luke”.

Hoteletako gauak zergapetzen ditu tasa turistikoak , eta, beraz, ez die eragiten eguna hirian ematen dutenei. Establezimenduaren kategoriaren arabera aldatzen da tasa. Handiagoa da 5 eta 4 izarreko hoteletan, eta, txikiagoa, 3 izarrekoetan, landa turismoko etxeetan edo turismo etxebizitzetan.

Donostiako Udalak simulazio azterlanak ditu, bai Donostiako Sustapenak egindakoak, bai Turismoak egindakoak. Horietan, hainbat egoera aztertu dituzte, aplikatu beharreko tasaren arabera. “Azkenean, pertsona eta gau bakoitzeko hiru euro ezarriz gero, urtean 4 milioi euro bilduko lirateke”, adierazi du Ernesto Gascok.

Europan, Frantzian, Italian, Alemanian, Austrian, Grezian eta Herbehereetan, adibidez, badute turismo tasa bat. Espainian, bi erkidegok baino ez dute, aspalditik, tasa turistikoa. Balearrak eta Katalunia dira, eta, gainera, Bartzelonak tasa berezia du, erkidegoko gainerakoekiko. “Estatu mailan erreferentzia diren bi helmuga turistiko dira, eta tasa, bisitarien etorrera ez gutxitzeaz gain, diru sarrera garrantzitsu bat izan da, gizarte osoaren onuragarri. 2017-2018 aldian, Kataluniak errekorra hautsi zuen diru bilketan (ekotasa deritzona), 56,5 milioi euro, guztira. Balearrek ere errekorra lortu zuen. 122,7 milioi euro jaso zituen-eta 2018an”, nabarmendu du Ernesto Gascok.

Euskadiko tasa turistikoa delakoak eztabaida sortu du, azkenaldian. Donostiak beti erakutsi du tasa hori sortzeko prest dagoela, eta euskal udalerri gehienak ez daude horretarako prest. Gipuzkoan ere ez da gehiengoa karga horren aldeko jarrera.

“Donostia berezia da”, esan du Gascok.“Euskadi osoan, turista eta bisitari gehienak biltzen ditu, eta, egunero, kale-plazak betetzen dituzten txangozale edo eguneko bisitari asko ditu, batez ere, Parte Zaharrean, Donostiako bizitzaren bihotza delako”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE