Bilera-turismo sektorearen etorkizunaz jarduteko ekainaren 6 eta 7an Ibizan bildu da FEMP-en (Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioa) barneko Spain Convention Bureau (SCB). Estatuko 56 kongresu-hirietako ordezkariek Gobernu Kontseilu berria aukeratu dute urteko bilkuran, eta Ernesto Gasco, Donostiako Ekonomiaren Sustapeneko, Merkataritza eta Ostalaritzako, eta Turismoko zinegotzia kontseiluko kide izendatu dute.
Donostia Turismo & Convention Bureau-ren estrategiaren barnean beste pausu bat gehiago da SCBren Gobernu Kontseiluko Gascoren izendapena. Izan ere, nazioarteko kongresuak erakartzearen aldeko apustua, turismoa nazioartekotzeko eta desestazionalizatzeko tresnarik eraginkorrenetako bat da. Kongresuak hazkunde-potentzial handia izateaz gain, balioa eskaintzen dute termino kuantitatiboetan, lurraldearen dinamizatzaile ekonomiko gisa.
Gasco pozik azaldu da izendapenarekin: “Donostiak geroz eta garrantzia gehiago du kongesu-hiri bezala. Askok aukeratzen dute bere azpiegiturak, kokapena eta paisaia medio. Horrez gain, gastronomia eskaintza erakargarria eta jaialdiak ere kontuan hartzen dituzte. Estatuko kongresu-hirien sareko Gobernu Kontseiluko kide gisa, Donostian bilera-turismoa are gehiago indartzen ahaleginduko gara”.