Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2018 EKA 22

DONOSTIA MERKATARITZAKO SARIEN 4. EDIZIOA

Honakoak izan dira sarituak: Casa Benegas, Finkatutako Merkataritza Ibilbidearen kategorian, Hawaii, Merkataritza Berrikuntzaren kategorian, eta Loreak, Merkataritza Digitalizaziaoren kategorian.

Donostiak Merkataritza Egunaren edizio berri bat antolatu du. Bertan, Merkataritza Sariak entregatu dira, euren lana aintzat hartzeko eta goraipatzeko. Ernesto Gasco Alkateordeak zera adierazi du: “Donostiako merkataritza egunero merkataritza esperientzia berriak garatzen saiatzen da. Etengabe berritzen ari diren dendak ditugu, euren negozioak inguru xarmangarri bilakatzeko. Horrek hiriari onura ekartzen dio eta ondorioz, Donostiari merkataritza erreferentea izaten jarraitzeko aukera ematen diote. Sari hauekin Donostiako gizarte eta ekonomia sarean burutzen ari diren lana saritu nahi dugu eta bertako merkataritza berrikuntza, digitalizazioa, esperientzia eta tradizioa uztartzeko gai dela nabarmendu nahi dugu”

Donostia Sustapenaren deialdiaren bidez, Alkateordetzak bertako merkataritzaren lana goraipatu nahi izan du hiru modalitatetan, hurrengo sariekin:

FINKATUTAKO MERKATARITZA IBILBIDEAREN KATEGORIA : CASA BENEGAS

Enpresa hau 1908. urtean sortu zen Francisco Benegas jaunaren eta Justa Echeverria emaztearen eskutik. Biak Tolosakoak. Euren establezimendua zabaldu zuten garaiko ingeles motako bizartegi moduan, Garibay eta Peñaflorida kaleen izkinan, eta ordutik, bertan jarraitzen dute. Euren ibilbidean zehar, donostiarren eta bisitarien topagune bilakatu ziren, batez ere Belle Epoque garaietan. Laster nabarmendu ziren Parisetik zuzenean ekartzen zituzten perfumeengatik, Espainian oraindik banatzen ez ziren garai batzuetan.

Gaur egun, laugarren hamarkada ari da Benegasen eta urte hauetan guztietan, argi utzi du premietara eta banaketa merkatuek inposatzen dituzten joeretara egokitzen ondo dakitela: produktu zehatza eskuratzetik gainontzeko merkataritza establezimenduetatik bereizi dituen zerbitzu espezializatu eta zehatzetara. Horrez gain, hiriarekin erabat lotuta izan da eta bere irudia sendotzen asko lagundu du, ‘Sirimiri’ perfumearen bidez.

MERKATARITZA BERRIKUNTZAREN KATEGORIA : HAWAII

Dena 1978. urtean hasi zen. Orduan, Tito Moro, surf eta windsurf kirolaria, hasi zen hondartzan surf eta windsurf lehenengo taulak saltzen. Donostiarrek ez zuten material gogor hori eskura eta Tito hasi zen lehenengoak Frantziatik ekartzen. Garai horretan, 1980. urtean, erabaki zuen lehenengo surf denda Artzain Onaren plazan irekitzea, Donostian, industria honetan agertzen hasten ari ziren lehenengo surf markekin.

1989. urtean Artzain Onaren denda lokal handiago batengatik aldatzea erabaki zuten, San Bartolomé kalean, eta Donostiako merkataritzako erreferentziazko dendetako bat bilakatu zen. 2013ko abuztuan euren azken denda ireki zuten Legazpi kalean, beraz, gaur egun, hiru denda dituzten hirian.

Hawaiik aholkularitza eta produktua uztartzen dituzte, eta bezeroei salmenta esperientziak eskaintzen dizkiote, merkatuarekiko bereizten den balioa eskainiz, gizarte eta merkataritza premia zehatzak asebetetzea helburu duten planteamendu berriekin. Publiko guztientzat eskuragarri dauden eta desberdinak diren produktu, marka eta salmenta bideak erabiltzen dituzte. Enplegua sortzeaz eta hiria xarmangarriago bilakatzeaz gain, bezeroen eta surf munduko jende ezagunaren arteko topaketak antolatzen dituzte, esperientziak ezagutzeko eta elkarrekin partekatzeko.

MERKATARITZA DIGITALIZATZE KATEGORIA : LOREAK

Loreak Mendian enpresaren historia duela 20 urte hasi zen. Orduan, Xabi Zirikiain eta Victor Serna lagunek kamiseta bat diseinatu zuten beranduago markaren ikur bilakatuko zen logoarekin: trazadura lodiko eta kolore biziko margarita. Diseinuak eta itxurak ikusmin handia sortu zuten, beraz, hura merkaturatzea erabaki zuten. Hiriko lokal batean hasi ziren saltzen eta laster Espainiako geografia osotik zehar hedatuz joan ziren.

Gaur egun, digitalizatzearen esparruan gogor lan egin duen finkatutako marka bat da. Kanal guztiak erabili ditu, bezeroen eta baliabide eta kanal desberdinen arteko harremana kudeatu eta koordinatu du, saltokietako kudeaketa sistema automatizatuak ezarri ditu eta marketin birtual bat abian jarri du denda gunearekin lotutako erosketa esperientziak sortuz. Donostiako konpainiaren azken mugimenduetako bat izen aldaketa izan da: hura laburtzea erabaki zuten, beraz orain Loreak deitzen dira soilik.

2016ko Donostia Sustapeneko Behategiaren azken datuen arabera, hiriko merkataritza eskaintzak 2.787 denda hartzen ditu barne eta 8.746 langile biltzen ditu. Merkataritza beti erreferentziazko sektore bat izan da, eta izaera tradizionala eduki arren, hirirako estrategikoa da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE