Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2015 AZA 24

BIZILAGUNEK CARLOS I.AREN HIRIBIDEKO IGAROBIDEAREN INGURUAN ZER IRITZI DUTEN JAKIN NAHI DU PARTAIDETZAKO ZINEGOTZITZAK

Donostiara Carlos I.aren hiribidetik sartzeko bidea aldatu denez eta hainbat tokitan oinezkoen pasabideak sortu direnez, lurpeko oinezkoen igarobidea ez da, jadanik, ezertarako erabiltzen. Instalazio horrekin zer gertatuko den zehaztu gabe dago oraindik.

Erantzunkidetasun Zibikoko zinegotzitzak gutun bana bidali die alde horretako bizilagunei, igarobide horren inguruan zer iritzi duten jakiteko. “Amarako bizilagunek, batez ere igarobidetik gertuen bizi direnek, zer pentsatzen duten jakin nahi dugu, ezer erabaki aurretik –adierazi du Duñike Agirrezabalaga zinegotziak–. Bizikletak uzteko toki bat jar genezake, edo zuloa eta sarbideak lurrez bete eta, hala, inguru horretako urbanizazioa hobetu”.

Zehazki, 15.000 gutun inguru banatuko dituzte Carlos I.aren hiribidean, Javier Barkaiztegi kalean, Errondo pasealekuan, Jose Maria Salaberria kalean eta Madril hiribidean (Carlos I.aren hiribidetik gertuen dagoen aldean).

“Gutun horretan –esan du Duñike Agirrezabalagak–, igarobidea gaur egun zer egoeratan den azaltzen dugu, Carlos I.aren hiribidean egindako lanen ondoren, eta bi galdera egiten ditugu, bizilagunek erabaki dezaten: bizikletak uzteko toki publiko bat jarri, hala nahi duten bizilagunek bizikletak han uzteko modua izan dezaten, kuota bat ordainduta; edo igarobide hori lurrez estali, eta, hala, Amarako eremu horretako urbanizazioa hobetu, hara iristeko dauden arrapalek eta eskailerek mugatua baitago”.

Agirrezabalagak gogorarazi du igarobide hori aspaldi dagoela Donostiako puntu beltzen mapan jasoa, eta emakumeen elkarteen eta hainbat auzo elkarteren aldarrikapena beti izan dela kentzea, arriskutsua izan daitekeelako, batez ere gauez”.

Bidalitako gutunaren azpiko aldean zerrenda bat dator, emandako bi aukeren artean bat hautatzeko. Zerrenda horretan frankeoa ere sartuta dago, igorlearentzat ezeren kosturik izan ez dezan. Beraz, postontzi batean sartu besterik ez da egin behar. Erantzunak Auzoetako eta Deszentralizazioko zinegotzitzari bidaliko zaizkio; hark denak zenbatu eta kontsultaren emaitza jakinaraziko du.

“Herritarrei halako kontsulta zuzenak egitea ohikoa da beste leku batzuetan, eta modua ematen du bizilagun talde baten, auzo baten edo lurralde eremu handiago bateko biztanleen iritzia jakiteko”, Erantzunkizun Zibikoko Duñike Agirrezabalaga zinegotziak adierazi duenez.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE