Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2015 AZA 18

BIDEBIETAN HASIKO DA INAUSKETA KANPAINA

Los árboles que se van a apear están debidamente señalizados para informar a la ciudadanía

Los árboles que se van a apear están debidamente señalizados para informar a la ciudadanía

Producto Producto Producto Producto

Donostiako Udalak Bidebieta auzoan hasi du gaur ezohiko inausketa kanpaina, hainbat zuhaitzen tamaina egokitzeko eta, horrela, zuhaitz horiek auzotarrei sortzen dizkieten arazoak konpontzeko.

Jarduneko alkateak, Ernesto Gascok, adierazi duenez, “Bidebieta zuhaitz asko dituen auzo bat da, baina azken urteetan ez dira zaindu behar bezala; hori dela eta, adarrak neurriz kanpo luzatu dira, auzotar askori eragozpenak eraginez, horri buruzko kexak adierazi baitituzte azken urteotan Udalean”.

Mantentzeko eta lorezaintzako udal zerbitzuek auzoko zuhaitzen egoerari buruzko azterketa eta plangintza egin dute, eta horren arabera zehaztu dute batzuk, tamaina dela eta, inausiko dituztela eta beste batzuk ebakiko dituztela.

Zehazki, hamar zuhaitz ebaki beharko dira egoera txarrean daudelako, arriskutsuak izan daitezkeelako edo egiturazko arazoak dituztelako. “Udalean ezarritako protokoloari jarraituta identifikatu dira ebakiko diren zuhaitzak, kartel bat jarri zaie, non zuhaitzaren egoera azaltzen den bizilagunek Udalak egingo duen jardueraren berri izan dezaten. Karteletan adierazten da ere ebakitako zuhaitz bakoitzeko beste bat landatuko dela.

Bestalde, Bidebieta inguruan, 75 zuhaitz inguru inausiko dira, beren tamaina gutxitzeko edo beren adaburuaren neurria egokitzeko. Lanak gaur hasi, eta hainbat egunez luzatuko dira. Auzoko zuhaitz batzuk Kutxako eta Eusko Jaurlaritzako (Bidebieta Institutua) lursailetan daude; hortaz, bi erakunde horiei ere jakinarazi zaie zuhaitzak inausi eta zaindu behar direla.

Inausketa plana orain hasi da, hau delako horretarako urte sasoi egokia, eta, pixkanaka, inausketa premia bizia duten hiriko beste eremu batzuetara zabalduko da, Miguel Angel Diez Bide Publikoetako zinegotzi ordezkariak adierazi duenez.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE