Donostiako Aste Nagusiak ahalegin handia eskatu die garbitze zerbitzuei, Donostia ahalik eta ondoren egoteko; hartarako, egunero-egunero festetan sortutako hondakin asko eta asko jaso behar izan dituztelarik.
Aurtengo balantzearen arabera, 118.520 kilo hondakin jaso dituzte guztira (2014an, 142.360 kilo). Hasotako guztikotik, 109.560 kilo dira egunero-egunero bide publikoetatik jasoak, eta, 8.960 kilo, suzirietako esparruaren inguruko txukuntze bereziarenak.
Aldez alde, Pasealeku Berrian eta Erdialdean 22 tona jaso dituzte; Kursaal-Sagues ardatzean, 6,5 tona; Parte Zaharrean, 70 tona. Arratsaldeetako zerbitzu berezia gehitu behar diogu, guztira, 11,5 tona zabor jaso zituen eta.
Hondartzetatik kendutako zaborrak gehitu behar dizkiegu horiei, hondartzetako egunerokotasunaz gain, egunero-egunero hamaika lagunek ikusten baitituzte haietatik suziri bildumak. Hala, Ondarretatik eta Kontxatik, egunotan, 9.620 kilo hondakin kendu dituzte, eta, Zurriolatik, 19.160 kilo. Hau da,. 28.780 kilo guztira.
Ontziak egiteko erabilitako materiala jasotzeko sistema berezi bat du piraten lehorreratzeak. Zaborra jasotzeko 12 kamioi eta itsasontzik eta 16 langilek jo eta sua jardun zuten ekitaldiaren ondoren dena txukun-txukun uzten, 15.420 kilo egur eta 1.480 kilo zabor jaso zituztelarik.
Bestela, arrakasta handia lortu du gernuak kalean eragindako kiratsa kentzeko bakterioak. Nahiz eta kiratsaren arazoak iraun gehienbat gertatzen den aldean (kaiko pareta) —dena dela, arinagoa izan da—, beste alde batzuetan hatsa ia ez da nabaritu. 150 bat litro produktu berezi erabili dituzte.
“Itxi iturria!” deritzon udal ekimena baliagarri izan da bati baino gehiagori aldarazteko kalean txiza egiteko ohitura txar horri, pixa egiteko komun publikoak daudela gogoraraztearen bidez. Berriro ezarriko ditu horrelako kartelak Udalak Euskal Jaietako bi estropada igandeetarako.