Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 MAR 23

ARROBITXULO PARKEA, ZABALIK AUZOTARREN GOZAMENERAKO

Producto Producto Producto Producto

Gaur, asteazkena, bost hilabete iraun duten lanak amaitu ondoren, Arrobitxulo parkea zabalduko da.

Parke berriak 18.935,78 metro koadro ditu, eta Sasoi Eraikuntzak enpresak egin ditu eraikuntza lanak, 300.294,78 euroko adjudikazio zenbatekoaz.

Enrique Ramos Proiektu eta Obren zinegotziak adierazi duenez, “parkea egiazko birika izango da Herrera, Intxaurrondo, Bidebieta inguruko herritarrentzat.. eta, berritasun modura, eremu estali bat izango duen hiriko lehen parkea izango da, eguraldi txarra denean ere haurrek jolasteko modua izan dezaten. Parkea lehenbailehen zabaldu nahi izan dugu, belarra ateratzea itxaron egin gabe, Aste Santuko opor hauetan ere erabilia izan dadin”.

Zona estaliari dagokionez, haurren jolas eremu nagusia estaltzen duen karpa bat da: 277,47 metro koadroko azalera eta 7,70 metroko garaiera du. Karparen azpian, elementu ugari kokatu dira: txirristak, zabuak, balantzinak, egurrezko egiturak, kanasta…

Bestetik, “pump track” lur pista bat eraiki da, bizikletan trial modalitatean ibiltzeko, istripuak saihestea helburu duten babes elementuez hornitua.

Gainera, Arrobitxulo parkeak picnic eremu bat ere izango du, egurrezko 9 mahai, 16 banku eta iturri batekin, 3 metro altuerako rokodromo bat, eta 5,8 metro altuerako armiarma sare erraldoi bat. Adindunentzat, hainbat elementuz osatutako zirkuitu osasungarri bat eraiki da.

259 metro luze den bide batek parkea alderik alde zeharkatzen du, Herrerako saihesbide gaineko zubiaren eta Garroko tunelaren arteko egungo bidea laburtuz.

Enrique Ramosek adierazi duenez, “Arrobitxulo parkea herritar guztien –haur eta heldu– parte hartzeari esker sortu da. Lortu dugu eremu degradatu bat parke bihurtzea, herritar guztien gozamenerako”.

Bi palmondo handi aldatu dira, tamaina handiko harkaitz batzuk bere horretan utzi dira, parkearen paisaia berriaren parte gisa, eta aste gutxi batzuen buruan inguru osoa edertuko duen dagokion landaketa egin da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE