“Arraun-Donostiarraren 50. urteurrena” emakumezkoen trainerua txapelketan sartzeak eztabaida piztu du Donostia / San Sebastián Festak-en barruan, aurtengo Kontxako Banderari begira.
Hainbat bilera egin ondoren, Antxon Iriarte Arrauneko presidente ohi eta zuzendaritzako egungo kidearekin, baita Patxi Olabe emakumezkoen entrenatzailearekin ere, akordio batera iritsi dira, zeinaren bidez aurten emakumezkoen traineru berriak datorren irailaren 3an Kontxako badian egingo den sailkapenezko estropadan parte hartuko duen, ohorezko txandako beste 11 emakumezkoen traineruekin batera. 2016. urteari begira, Donostiako emakumezkoen trainerua Donostiako estropadetan egongo da eskubide osoz, gizonezkoen estropadetan gertatzen den bezala, non “La Donostiarra” traineruak bere lekua duen Kontxako Banderan sailkapenezko estropada jokatu behar izan gabe.
Alfonso Gurpegui Festa Jardueretako zinegotziak adierazi du Udala “erabat prest dagoela emakumezkoen traineruak gizonezkoen baldintza beretan parte har dezan bultzatzeko. Horrela jakinarazi diegu Arraun-Donostiarrako arduradunei; haien jarrera ona eskertu nahi genuke.”
“Beraiek adierazi zuten aurten goiz zela tratamendu hori lortzeko, emakumezkoen trainerua duela gutxi sortua baita, eta nahiago baitute maila egokiaren zain gelditu", esan du Gurpeguik. “Antolakuntza ikuspegitik ere, eta, are zehatzago, aurrekontuetatik begiratuta, aurten ezinezkoa zen emakumezkoen bi txanda egitea irailaren 6an eta 13an".
Hori da beste auzietako bat: asmoa litzateke emakumezkoen bi traineru txanda antolatzea. “Zaila litzateke ulertzea, gainerako parte hartzaileen aldetik, txanda bakarrarekin, hau da, lau trainerurekin soilik lekuetako bat etxekoari esleitzea. Bi txandekin, gizonezkoen estropadarekin gertatzen den bezala, auzia errazagoa da”, esan du Alfonso Gurpegui Festa Jardueretako zinegotziak.
“Uste dugu adostasunez hartu den erabakia ona dela", esan du Gurpeguik. “Eskerrak eman nahi dizkiot Arraun-Donostiarra elkarteari agertu duen jarrera egokiagatik, eta arrakasta handia opa diegu neskei, beraien estreinako urte honetan Kontxan beren lekua lor dezaten.”