Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 MAI 27

ADINEKO PERTSONAK DITUZTEN HIGIEZINETAN IGOGAILUAK JARTZEKO PLANA AURKEZTU DUTE ETXEBIZITZAKO ETA SUSTAPEN EKONOMIKOKO ZINEGOTZIEK

Donostiako Udalak, Etxegintza Etxebizitza Erakunde publikoaren bidez, eta Sustapen Ekonomikoko zinegotzigoaren laguntzarekin, igogailuak jartzeko pizgarrien plan integral bat prestatu du gisa horretako elementuak ez dituzten higiezinetan egoiliarren mugikortasuna ahalbidetzeko.

Hirigintzako zinegotzi Enrique Ramosek esan du "hiriko eraikinak sakon aztertu direla igogailua zenbat eraikinek duten eta zenbatek ez duten jakiteko. Horretarako, eraikinen eta biztanleen errolden datuak alderatu dira Eusko Jaurlaritzaren Industria saileko Igogailuen Erregistroan jasotako datuekin. Gisa horretan, hiriaren egoeraren erradiografia aski zehatza lortu dugu kontu horri dagokionez, eta argi eta garbi esan behar dugu Autonomia Erkidegoan gisa honetako ezaugarriak dituen aurreneko azterketa integrala dela honakoa".

Enrique Ramosen hitzetan "garrantzi handiko kontua da, jende askorengan baitu eragina". "Hiriko leku askotan biztanleak zahartzen ari dira, eta egunero ahalegin handiak egin behar dituzte beren etxeetara iristeko, laugarren edo bosgarren solairuan izan ditzaketen etxebizitzetara iristeko. Eta badira beren etxeetan gatibu bizi direnak ere, ia atera ere egiten ez direnak hainbat solairu ez jaisteagatik eta ez igotzeagatik. Adineko pertsonak dira, mugikortasun arazoak dituztenak edo beren egunerokoa zailtzen duten gaixotasunak dituztenak. Gure aukeren neurrian bederen, egoera hori gainditzea du xede Plan honek".

Ramosek esan du burura eramandako azterketaren arabera Alde Zaharrean, Erdialdean, Amara Zaharrean, Intxaurrondon eta Altzan biltzen direla igogailurik ez duten higiezin gehienak. Donostian 87.898 etxebizitza daude 9.852 ataritan banaturik. Ramosen hitzetan "guk bereizi egin ditugu etxebizitzen erroldatik eta igogailuen erregistrotik igogailurik ez duten eta 2 solairu baino gehiago dituzten higiezinak, behe oinean eta lehengo solairura iristeko mugikortasun arazoak errazago gainditzen direla uste baitugu.

Solairuen arabera era beste irizpide batzuen (esate baterako, higiezinek gutxienez 6 etxebizitza edukitzea) arabera galbahetu eta gero, esan dezagun 1.642 ataritan banatutako 14.634 etxebizitza direla igogailurik ez dutenak, hau da, ia 30.000 donostiar bizi direla egoera horretan.

Sustapen Ekonomikoko zinegotzi Ernesto Gascok esan du "gaur egun 70 urtetik gorako 2.883 lagun bizi direla Donostian igogailurik ez duten higiezinetan. Eta horiei luze gabe mugikortasun arazoak izango dituzten 60 eta 70 urte bitarteko beste 1.842 lagun gehitu behar zaizkiela. Horregatik daudela kezkatuta, eta horregatik prestatu dutela Plan hau, aipatu pertsonen beharrizanei erantzuteko xedean. Instalazio mota hau ez duten higiezin guztietan ez dela soluzio bat eta bera aplikatuko. Kasu batzuetan eskailerak uzten duen hutsunean jarri ahal izango dela igogailua, baina beste kasu batzuetan eraikinaren kanpoko aldean egokitu litekeela.

Gascok esan du "beren komunitateetan igogailuak jartzeko urratsa egiten duten jabekideen komunitateei laguntzak emateko hamar urterako Plan Integral bat izatea dela garrantzitsua". "Bistan da jabekideen komunitate batek, obra bat egin behar denean, batik bat mugikortasunarekin zerikusia duten kontuetan jardutea nahiago dutela, bigarren maila batean uzten dituztela beste kontuak", gaineratu du.

Sustapen Ekonomikoko zinegotziak esan du "Udalak igogailuaren gastuaren portzentaje esanguratsu batekin lagundu lezakeela jabekideen komunitateen eskaerak jaso eta gero, eta laguntza horiek adineko pertsona egoiliarren, eraikineko solairu kopuruen eta xede horretan sortuko diren lan taldeek zehaztuko dituzten beste irizpide batzuen arabera lehenetsi litezkeela."

Kontuan eduki behar da igogailua jartzen duen higiezinak % 20 eta % 40 bitartean handitu dezakeela higiezin horretako etxebizitzen balioa. Ernesto Gascok azpimarratu duen bezala, "gainera, leiho bikoitzekin, galdarekin, eskailera-igogailuekin eta arranpekin gertatu zen bezala, igogailuen instalazioak bizkortu egingo du arlo hori Donostian, baita ezinbesteko dituen beste gremioak ere, tokiko enpleguari eta ekonomiari arnas berria emanez.

Gutxi gorabehera hamar urteko iraunaldia lukeen Plana heldu den urtean abiarazi liteke, behin onartzen baldin bada eta laguntzak emateko aurrekontu izendapena baldin badu.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE