Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2019 MAI 02      ERNESTO GASCOK OINEZKOENTZAKO KONTXA PASEALEKUA PROPOSATZEN DU

“BERRIRO PERTSONENTZAKO, OINEZKOENTZAKO HIRI BATEN ALDE LAN EGIN BEHAR DUGU”

Producto Producto Producto Producto Producto

Ernesto Gasco Donostiako alkatetzarako hautagai sozialistak adierazi du “hiria pertsonentzako eta oinezkoentzako egin behar dela. Azken lau urte hauetan hiria oinezkoentzako egokitzeko gaian ez dugu asko hobetu, eta herritarrek disfrutatzeko espazio publiko gehiago egiten jarraitu behar dugula uste dugu”.

Clara Campoamor plazan egindako ekitaldi batean, bere hautagai-zerrendako kideak aldamenean zituela, Ernesto Gascok adierazi du ·”hiriaren sinboloetako bat Kontxa pasealekua dela, donostiarrek eta bisitariek gehien maite duten lekuetako bat. Guk pasealekua oinezkoentzako egitea proposatzen dugu”.

Donostiako Sozialistek defendatzen duten proposamenean, oinezkoentzako tartea Antiguoko tuneletik Mirakontxaren hasierara luzatuko litzateke. “Horren bitartez 18.000 metro koadro baino gehiagoko azalera lortzen dugu, berdeguneekin eta tamarindoekin, espaloitik argi bereizitako bidegorri batekin, pasealeku batekin eta bankutan eserita lasai egoteko guneekin. Itsasorako begiratoki berri bat leku pribilegiatu batean”, adierazi du Gascok.

Alkatetzarako hautagai sozialistak azpimarratu du bere proposamena ez doala ibilgailuak bertatik iragatearen aurka. “Batzuek pasealekua zabaltzeko zirkulazio-errei bat kentzea proposatzen duten bitartean, guk gaur egun dauden hiru erreiak lurperatzea proposatzen dugu. Horri esker, ibilgailuek lasai zirkulatzea eta garraio publikoak ondo funtzionatzea ziurtatzen dugu. Garraio publikoak bere errei bereizia izaten jarraituko luke lurpean, ez bakarrik hiri barruko garraio publikoaren onurarako baita hiriartekoaren onurarako ere".

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE