33 Paraleloa misterioarekin lotu ohi da, baina gerrarekin topo egitea dugu errazena. Erakusketa hau egin duten kazetari, argazkilari eta kamerariek urteak daramatzate 33 Paraleloa zeharkatzen, Mendebaldeko Saharatik Ekialdeko Balutxistaneraino doan ibilbidea.
bide honetan, gerra, gosetea eta bidegabekeriaren ondorioz beren etxeetatik kanporatutako pertsonak etengabe aurkitu dituztelarik. Hauek Mendebalderantz doaz beti, gure kontrako norabidean. Azken finean, zer egin gerrak zure etxeko atea jo eta bota egiten duenean?
Argi izpirik iristen al da munduko leizerik sakonenera? Nolakoak dira hango etxeak eta basamortuak? Eta haietan bizi direnak. Erakusketa honetan, argazki-kazetaritzako profesional entzutetsuen eskutik, Siria, Libia, Palestina, Irak, Kurdistan, Afganistan... zeharkatuko ditugu.
"33 Paraleloa†lanak gertuko begirada bat eskaini eta hausnartzeko gonbita luzatzen digu. Eta modu berezian egiten du, ikusi, entzun eta ukitu daitekeen erakusketa baita. Argazkiak, dokumental bat eta errealitate horiek hobeto sentitzen eta ezagutzen lagunduko diguten hainbat objektu jasoko ditu. Hala, Afganistango burkak, estatu islamikoko txanponak, Sahara Espainiako kolonia zeneko dokumentazioa, talibanek borrokan erabiltzen dituzten sandaliak eta kazetariek euren lanean erabiltzen dituzten kaskoak eta txalekoak ikusi ahal izango ditugu.Â
Hala, 33 Paralelo erakusketan, Karlos Zurutuza, Jewan Abdi, Gilad Sade eta Andoni Lubaki profesional ezagunen lana ikusi ahal izango dugu; azken honek bi domina irabazi ditu Moscow International Foto Awards ospetsuan, Sirian egindako lanagatik.