Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2020 OTS 11

100 FAMILIA BEHAR DIRA UDAN HAUR ERREFUXIATU SAHARARRAK HARRERAN HARTZEKO

"Oporrak Bakean" programak 100 familia bilatzen ditu udan Saharako haurrak etxean hartzeko. Programa honek 30 urte baino gehiago daramatza martxan. Aurten, "Bidaia bat baino gehiago" da kanpainaren leloa

Badira 30 urte baino gehiago euskal familiek, udako hilabeteetan, haur sahararrak euren etxeetan jasotzen dituztela. 2019ko udan 289 neska eta mutil saharar etorri ziren Euskadira, eta, aurten, beste horren beste etortzea nahi da. Horretarako, gutxienez, 100 familia gehiago beharko dira, eta Oporrak Bakean programa antolatzen duten elkarte eta udaletxeek euskal gizartea kontzientziatu eta egiten duten lana ezagutarazteko helburu duen kanpaina berri hau abiarazi dute.

Herri Sahararrak 40 urte baino gehiago daramatza errefuxiatu kanpamentuetan bizirauten, munduko basamorturik idorrenetako batean, euren lurraldera itzuli ezinik. Kanpamentu horietan 14 urtetik beherako 56.000 ume bizi dira, eta horietatik %30ek hazkunde gabeziak dituzte, klima gogorra eta elikadura baldintzen ondorioz. Hori dela eta, Oporrak Bakean programak 10 eta 12 urte bitarteko haur saharar errefuxiatuak udan, bi hilabetez, euskal familiekin bizi daitezen sustatzen du. Gurean egiten dituzten egonaldi horien helburu dira: umeak basamortuko baldintza gogorretatik urruntzea da (gerizpean 55ºtara heltzen diren tenperaturak), hazten ari diren adin honetan lagunduko dituen elikadura egokia jasotzea, azterketa medikuak egitea eta euskal kultura eta saharar kulturen arteko lotura sustatzea.

Edozein motako familia izan daiteke harrera familia: pertsona bakanak, elkarbizitza unitateak, seme-alabadunak zein seme-alabarik ez dutenak. Baldintzarik garrantzitsuena denbora eta gogoak izatea da, haurrari arreta eskaini ahal izateko, eta bizi eta lo egiteko tokia eskaini ahal izatea.

Oporrak Bakean 2020 Kanpaina

“Bidaia bat baino gehiago” izango da aurtengo kanpainaren leloa. Esaldi horrek oso modu egokian laburtzen du programan parte hartzen duten neska eta mutilen esperientzia, eta baita horiek hartzen dituzten harrera familiena ere. Kanpainak ikus-entzunezko euskarri ezberdinak ditu. Hauen artean udalerri ezberdinetatik pasako den erakusketa bat, non Ahmedek, bere arreba txikiari, Hurriari (saharar haur errefuxiatuak) bere Euskal Herriko egonaldian zenbat gauza ezberdin ikusi eta ikasiko dituen azaltzen dion. Programaren informazio guztia oporrakbakean.eus web gunean jasota dago.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE