Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 API 05

DONOSTIAK SAHARAR HERRIAREKIKO ELKARTASUNAREN 30. URTEURRENA OSPATUKO DU

2016a ez da bakarrik Europako Kultur Hiriburutzaren urtea. Saharar herriarekiko elkartasunaren 30. urteurrena ere bada. Hain zuzen, duela 30 urte hasi zen “Oporrak bakean”, ehunka haurri basamortuan dituzten erbesteratze baldintza gogorretatik urrun egun batzuk igarotzeko aukera eman dien programa.

Donostiako Udaleko Lankidetzako zinegotziak, Duñike Agirrezabalaga sozialistak, aurkeztu du urteurren hori ospatzeko prestatu duten egitaraua, “Aila 30” izenekoa.

“Saharar dialektoan, hasanieran, aila hitzak familia esan nahi du, eta horixe islatu nahi du “Oporrak bakean” egitasmoak. Urte hauetan guztietan, Saharako ehunka haur donostiartu dira. Batzuk nagusiak dira jadanik eta haien seme-alabak etortzen dira orain Donostiara”, azpimarratu du Agirrezabalagak.

30 ez dira bakarrik elkartasun programa honek egin dituen urteak, baizik eta baita urtero Donostiara etortzen diren umeak ere.

“Aila30” urteurren programa apirilaren 7an inauguratuko da, 18:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. “30 urte luze hauetan harrera programa honekin zerikusia izan duten familia eta pertsona guztiak gonbidatu ditugu ekitaldira”, adierazi du Duñike Agirrezabalagak. Eta, haiekin batera, gaur egun gurekin lanean ari diren begiraleak, pediatrak, erakundeak, saharar haurrak, Fronte Polisarioko ordezkariak, Donostiako SEADen Lagunen Elkartea, Euskal Fondoako Sahararen aldeko Koordinazio Unitatea eta urte hauetan izan diren alkateak.

Horretarako, hainbat bideo prestatu dituzte, "Oporrak bakean” programak egin dituen 30 urte hauetako ibilbidea erakusteko eta, bide batez, oraindik ere Saharako herriak errefuxiatuen kanpalekuetan bizi duen egoera salatzeko. “Berrogei urte daramatzate, jadanik, baldintza kaskarretan eta ez dirudi gatazka konpontzeko bidean denik. Ez genituen orduan ahaztu, eta ez ditugu orain ahaztuko”, baieztatu du Lankidetzako zinegotziak.

Bideoetan, urte hauetan programan parte hartu duten hainbat pertsonaren zuzeneko lekukotasunak agertzen dira, hala Saharatik hiriko aterpetxeetara berrogeita hamar bat haur etortzen ziren garaietakoak nola familia solidarioetan harrera egiten zaien garaiotakoak. Horrez gain, errefuxiatuen kanpalekuak ere agertzen dira eta, bertan, haurrek beren eguneroko bizimodua nolakoa den kontatzen dute.

Gainera, webgune bat ere sortu dute, www.oporrakbakeandonostia.eus, eta interaktiboa izatea nahi dute. “Donostiako familiek aukera izango dute harrera programa solidario honekin zerikusia duten argazkiak eta bideoak bidaltzeko. Haiek aberastu dute programa hau eta haiek dira haur horiek nola bizi diren eta nola gozatzen duten konta diezaguketenak. Familia horietako asko errefuxiatuen kanpalekuetan izan dira gero eta bertatik bertara ikusi ahal izan dute zein diren hango bizi baldintzak”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE